Beraz, filosofo batzuek zientziari dioten mirespena hain da handia, ezen haiek zientziaren metodoak analisi filosofikoari aplikatzen saiatzen baitira. Horrela sortzen da filosofia analitikoa, aurre egingo diona filosofia kontinentala deritzonari. Azken horrek ez du onartuko metodo zientifikoaren nagusitasunik arazo filosofikoak ebazteko, baina hizkuntzaren biraketa onartu behar du, eta filosofiak hizkuntzaren arazoari arreta berezia ematea nagusituko da.
Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren...
2.3. Friedrich Nietzche.
Darwinek landatutako hazia filosofiaren lurrean sustraitu zen, eta Nietzscheren filosofia da hazi horren aurreneko fruitua. Nietzschek (1844-1900) kritika egiten die arrazoian oinarritzen diren balio tradizionalei. Ezbaian jartzen du hizkuntza logikoa, zein eta errazionaltasunaren moldeak gainditzen dituzten edukiak huskeria balira bezala baztertzeko harrokeria duena. Salaketa horren bidez, Mendebaldeko kontzientziaren krisi sakonena eragiten du, eta suntsitu egiten ditu...
2. XX. MENDEKO PENTSAMOLDEAREN OINARRIAK.
2.1. Charles Darwin.
Aro Garaikeda eboluzioaren teoria formulatzen duen egilearekin hasten dela esan daiteke, hau da, Charles Darwinekin (1809-1882), eta, zehazkiago, haren Espezieen jatorria, hautespen naturalaren bidez (1852) lana argitaratzen den datarekin.
Kopernikoren aurkikuntzaren ostean, Darwionena izan zen giza nartzisismoak jasotako bigarren kolpe latza. Darwinismoak biologiaren etorkizuna ez ezik, giro intelektualaren etorkizuna ere aldatuko zuen...
5.1. Egitura ekonomikoa eta gainegitura.
Marxek ez zuen inoiz esan munduan existitzen den guztia materia hutsa denik. Inoiz ez zuen ukatu adimena, espiritua edo kontzientziaren existentzia. Materialismo marxista ez da ukazio horretan oinarritzen, baizik eta produkzioa, zabalketa, trukea eta ondasun-kontsumoa, gizakien behar oinarrizkoenak bete behar dituztenak, gizakiek beren mentalitate hau edo hura garatzeko, lege hau edo hura egiteko eta gizartea honela edo hala gobernatzeko oinarri dira.
Gertakari...
Puntu honetara heldura, Marxek honako hau ulertzen du gizaki alienatutzat:
1) Bere lanaren ekoizkina: bere lanaren bidez eginiko produktuak berak ez diren zerbait gisa kontsideratzen dituenez, bere baitatik aldentzen da gizaki langilea, bere buruaren eta bere produktuen arteko urraketa bat jazorik.
2) Ekoizteko bitartekoen jabeak: langileak lan egiteko bere indarra saltzen dio bera ez den beste bati, indar hori helburu lukratiboetarako erabiliko duen beste bati, hain zuzen. Gizakia jarduera produktiboaz...
4.3. Ekonomia-alienazioa. Ikusi berri ditugun alienazioak, Marxen aburuz, desmaskaratzen errazak dira, zeren begien bistakoak baitira; baina lana da alienazio mota garrantzitsuena. Ez dezagun ahantz Marxentzat gizakia ondoen identifikatzen duena lana dela, bizitzeko bitartekoak bere eskuekin ekoizteko ahalmen gisa ulertuta. Giza bizitzaren funtsa lanean datza. Baieztapen horren bidez, Marxek Mendebaldeko filosofiaren ikuskera tradizionalaren aurka egiten du, filosofia horren arabera, gizakiaren...
Gainera, erlijioa da klase gorenak erabiltzen duen tresna bere menpe daudenak zanpatzeko. Hori dela eta, erlijio-alienazioak funtzio sozial bat betetzen du: “herriaren opioa da”. Gizakiak erlijioa zoritxarrean edo oparotasunez beteta egotean oinarritzen badu, ez da errespetuz edo gogoeten bidez iritsiko bere buruaren jabe izatera.
Marxek egiaztatu zituen erlijiozko bizimoduaren ezaugarriak honako hauek dira: gizabanakoen ziurtasunik eza eta izakiaren doilorkeria Sortzailearekiko; hau da, zigorra...
4. XX. MARXEN HUMANISMOA: ALIENAZIO MOTAK.
Marxen ardura teoriko eta iraultzailearen ideia zentrala humanismo erradikala dela esan daiteke. Gizaki gehienak, hau da, proletarioak, esplotatuta eta umiliatuta bizi dira, gutxiengo kapitalistak eta burgesiak zanpatuak, langileei beren askatasuna garatzen uzten ez dietelarik. Hori dela eta, baldintza materialak ezartzeko premia ikusten du proletarioei kendutako duintasuna itzul dakien.
Horren ardura izanik, Marxek, gizarteari buruz egiten duen analisian,...
Parisko komuna: Proletarioen lehen diktadura, Parisko proletarioak 1871ko martxoaren 18tik maiatzaren 28ra arte, Versaillesko armadak hur zapaldu arte.
Produkzioa: Jarduera da, zeinaren bidez gizakiek iraun ahal izateko ondasun materialak sortzen baitituzte.Produkzio-harremanak: Produkzio-bitartekoen jabeen eta langileen artean gertatzen diren harremanak dira. Erlazio hauek: 1) Gatazkatsuak dira, zanpatzailea-zanpatua. Esplotaziozkoak dira zeren langileak bere lan-indarra produkzio-ondasunen jabeak
...